Solasaldi berdea 





komunitatEA 

urt 31 2013

Martxan!

Honek argitaratua: onfazita ordu honetan: 23:02:44 hemen: Orokorra

Gabon guztioi,

Azkenik txoko hau martxan jartzea lortu dugu. Gure helburua? Ingurumenari buruzko iritzi eta informazioa partekatzea.

Badakit gure helburua ingurumenaz hitz egitea dela, baina gaur HegoaldenĀ gutunazalen gaia pil-pilean dago, bai prentsan eta baita kalean eta elkarrizketetan ere, eta hemendik ere gure haserrea erakutsi nahiko genuke. Ustelkeriaz ezagutzen ari garen informazioa erabat iraingarria eta onartezina da. Bizi garen sistema honen krisi moralaren islada, atzeraezina den egoera baten aurrean gaude. Esaten dutena esaten dutela, sinesgarritasuna suntsitua dago.

Argi dago sistemak aldaketa sakona behar duela. Balore etikoak eta zuzentasuna oinarritzat izango duen sistema berria eraiki behar dugu. Eta honetan, ingurumenari ere ikuspegi berria eman behar diogu. Badago kontzeptu bat interesgarria dena. XX. mendean zehar, hazkuntza edo garapen ekonomikoa -batez ere lehen munduko herrialdeetan- ingurumenaren suntsiketarekin batera gertatu da, beheko irudian ikus daiteken bezala:

Irudiak barne produktu gordina (BPG) eta baliabideen kontsumoaren arteko erlazioa erakusten du 1900tik 2005erarte. Horiz, industria mineralak; laranjaz, energia fosilarekin erlazionatutako baliabideak; urdinez, eraikuntzarako materialak; berdez biomasa eta lerro beltzak barne produktu gordin globala adierazten du. Iturria: UNEP 2011

Irudi horretan beste hainbat adierazle ere jar genitzake: bioaniztasunaren galera, pobrezia, gerrak, aberastasunaren banaketa… Orduan, zein da gure erronka? Gizartearen ongizatea eta ingurumen inpaktuen joerak banatzea. Eta gizakiaren ongizateaz ari naiz, hazkunde ekonomiakoaren kontzeptua ez baitakigu berdina izango ote den krisialdi larri honen amaieran, besteak beste.

Gizakiaren ongizatea eta ingurumen inpaktuen arteko banaketa (decoupling). Iturria: UNEP 2011

Tira. Pixkanaka gai orokor hau eta beste erronka gertuagoak ere aztertzen joango gara. Gaurkoz amaitu dugu! Gabon!

Etiquetas blog: Orokorra ;
Etiquetas todos los blogs: Orokorra ;

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi

Egon behar du saioa hasita iruzkin bat idazteko