Solasaldi berdea 





komunitatEA 

ots 01 2013

Hezeguneak, energia berriztagarriak eta fracking-a

Honek argitaratua: onfazita honen azpian: Bioaniztasuna, Energia, Fracking

Asteburuan murgildu aurretik gaurko ingurumen berri nagusiei errepasoa egin nahiko genieke.

Hasteko, estatuko gobernuaren azken burutazioa: energia berriztagarriei ematen zaizkien laguntzak 3.000 milioi eurotan murriztea onartu dute. Espainiako prentsa nagusia (El Pais, Cinco Dias, ABC) aspaldin egin diote kanpaina gobernuari eta baita energia enpresa handiei ere. Nola? Elektrizitate defizita energia

berriztagarrien errua dela.

Baina hala ote da? Erantzuna bakarra, argia eta borobila da: INOLAZ ERE EZ.

Eta ez da guk esaten dugula, estatuko Energiaren Nazio Batzordeak bere azken txostenetan ere argi jaso du. Iaz, 2012an, tarifaren defizita ia 4.000 milioi eurokoa izan da; berriztagarriek horren laurdena baino ez dute jaso, eta hori hauek sortzen dituzten externalidade (efektu) positiboak kontutan hartu barik. Oso gomendagarria Jorge Barredoren duela gutxiko artikulua Cinco Dias egunkarian.

Hau horrela dela jakinda ere Gobernuak beste 3.000 milioi euroko murrizketak aurrikusten ditu. Murrizketa berri hauek dagoeko onartutakoen gainean datoz: iaz %30ko murrizketak onartu ziren eta ondoren %7ko zerga.

Irakurri gehiago … »

Ez dago iruzkinik

urt 31 2013

Martxan!

Honek argitaratua: onfazita honen azpian: Orokorra

Gabon guztioi,

Azkenik txoko hau martxan jartzea lortu dugu. Gure helburua? Ingurumenari buruzko iritzi eta informazioa partekatzea.

Badakit gure helburua ingurumenaz hitz egitea dela, baina gaur Hegoalden gutunazalen gaia pil-pilean dago, bai prentsan eta baita kalean eta elkarrizketetan ere, eta hemendik ere gure haserrea erakutsi nahiko genuke. Ustelkeriaz ezagutzen ari garen informazioa erabat iraingarria eta onartezina da. Bizi garen sistema honen krisi moralaren islada, atzeraezina den egoera baten aurrean gaude. Esaten dutena esaten dutela, sinesgarritasuna suntsitua dago.

Argi dago sistemak aldaketa sakona behar duela. Balore etikoak eta zuzentasuna oinarritzat izango duen sistema berria eraiki behar dugu. Eta honetan, ingurumenari ere ikuspegi berria eman behar diogu. Badago kontzeptu bat interesgarria dena. XX. mendean zehar, hazkuntza edo garapen ekonomikoa -batez ere lehen munduko herrialdeetan- ingurumenaren suntsiketarekin batera gertatu da, beheko irudian ikus daiteken bezala:

Irudiak barne produktu gordina (BPG) eta baliabideen kontsumoaren arteko erlazioa erakusten du 1900tik 2005erarte. Horiz, industria mineralak; laranjaz, energia fosilarekin erlazionatutako baliabideak; urdinez, eraikuntzarako materialak; berdez biomasa eta lerro beltzak barne produktu gordin globala adierazten du. Iturria: UNEP 2011

Irudi horretan beste hainbat adierazle ere jar genitzake: bioaniztasunaren galera, pobrezia, gerrak, aberastasunaren banaketa… Orduan, zein da gure erronka? Gizartearen ongizatea eta ingurumen inpaktuen joerak banatzea. Eta gizakiaren ongizateaz ari naiz, hazkunde ekonomiakoaren kontzeptua ez baitakigu berdina izango ote den krisialdi larri honen amaieran, besteak beste.

Gizakiaren ongizatea eta ingurumen inpaktuen arteko banaketa (decoupling). Iturria: UNEP 2011

Tira. Pixkanaka gai orokor hau eta beste erronka gertuagoak ere aztertzen joango gara. Gaurkoz amaitu dugu! Gabon!

Ez dago iruzkinik