Solasaldi berdea 





komunitatEA 

ots 01 2013

Hezeguneak, energia berriztagarriak eta fracking-a

Honek argitaratua: onfazita ordu honetan: 18:28:18 hemen: Bioaniztasuna, Energia, Fracking

Asteburuan murgildu aurretik gaurko ingurumen berri nagusiei errepasoa egin nahiko genieke.

Hasteko, estatuko gobernuaren azken burutazioa: energia berriztagarriei ematen zaizkien laguntzak 3.000 milioi eurotan murriztea onartu dute. Espainiako prentsa nagusia (El Pais, Cinco Dias, ABC) aspaldin egin diote kanpaina gobernuari eta baita energia enpresa handiei ere. Nola? Elektrizitate defizita energia

berriztagarrien errua dela.

Baina hala ote da? Erantzuna bakarra, argia eta borobila da: INOLAZ ERE EZ.

Eta ez da guk esaten dugula, estatuko Energiaren Nazio Batzordeak bere azken txostenetan ere argi jaso du. Iaz, 2012an, tarifaren defizita ia 4.000 milioi eurokoa izan da; berriztagarriek horren laurdena baino ez dute jaso, eta hori hauek sortzen dituzten externalidade (efektu) positiboak kontutan hartu barik. Oso gomendagarria Jorge Barredoren duela gutxiko artikulua Cinco Dias egunkarian.

Hau horrela dela jakinda ere Gobernuak beste 3.000 milioi euroko murrizketak aurrikusten ditu. Murrizketa berri hauek dagoeko onartutakoen gainean datoz: iaz %30ko murrizketak onartu ziren eta ondoren %7ko zerga.

Espainiako Gobernuak energia kontuetan egiten ari den kudeaketa tamalgarria kezkatzeakoa bada ere, baditugu bi berri on amaitzeko, hala ere. Lehena gaur Arantza Tapia sailburuak egindakoa: Eusko Jaurlaritzak ez du uste fracking hustiapena bideragarria denik une honetan eta momentuz bertan behera geldituko da. Gainera, lehenik eta behin bertan gasik ote dagoen aztertu behar da eta horrela izatekotan zenbat. Ederra litzateke gaiarekin gora eta behera ibili ondoren bertan gasik ez egotea…

Azkenik, astebururako plan proposamena! Gaur Hezeguneen Nazioarteko eguna dela aitzakia polita izan daiteke gure inguruan dauden batzuk bisitatzeko. Urdaibai Euskal Herriko hezegune handiena da eta hori beti da aukera paregabea. Baina badaude xumeagoak diren arren, aberastasun handia duten beste txoko batzuk, Txingudi bezala. Irun eta Hondarribi artean dagoen Plaiaundi ekoparketik paseatzea beti da plazerra. Eta barrukaldean, Añanako gesaltza.

Gure natur-hondarea gozatu dezazuela!

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi

Egon behar du saioa hasita iruzkin bat idazteko